Alegiak animaliak protagonistak diren istorio laburrak dira. Ikaskizun morala dute bukaeran eta prosan egin daitezke. Irakastea eta plazer ematea egin nahi dute alegiek, eta normalean egitura errzak izaten dira eta hizketa zailtasunik gabekoa. Munduan alegiagile asko daude, baina famatuenak dira horiek: Esopo( Grezian, K.a V. mendekoa); Fedro( I. mendekoa); La Fontaine( Frantzian, XVII. mendekoa) eta Arabako Samaniego, XVIII. mendekoa. Egile horien alegia asko euskarara itzuli eta hobetu dira. Euskaraz lantzen diren alegiagile famatuenak izan dira Juan Antonio eta Bizenta Mogel, biak XIX. mendekoa. Alegietan gelditutako ondare aberatsak adieraten digu antzinako euskaldunek ezagutza handia zutela.
Esoporen alegiak Aleguak hasieran ahoz kontatzen ziren. Alegia idatziak Erroman eta Grezian agertu ziren, K.a 500. urte inguruan. Alegia horien egileak izen ezagun gutxi batzuk izan dira historian, eta horietako bat izan da Esopo. Bizenta Mogelek beren 50 alegiak euskaratu zituen. Esopo K.a V. mendeko ipuinlari grekoa izan zen. Haren alegiak Europako hizkuntza askotara itzali dira. Haietan animaliak dira protagonistak animalia gizatiartuak eta pasadizo moralak osatzen dituzten.
Bizenta Mogel Bizenta Mogel 1782an jaio zen Azkoitian eta 1854an hil zen Abandon. Gaztetan osabarekin ikasten zuen. Osabak latina irakatsi zion eta idazteko animatu zuen. Bere idazlanik famatuena Ipui onac da, 1804an idatzi zuena. Liburu hori Esoporen 50 alegiaren itzulpena da, eta amaieran osabaren beste zortzi alegiak jaso zituen, neurtitzetan emanak. Horretaz gainera, Gabonetako cantia Bizkaititar guztientzat(1829) kantuaren egilea da, eta España-ko Gotzai- buruaren Artzain idazkia(1820) euskaratu du.
Alegietan baliabide asko ager daitezke: etopeia, prosopografia eta prosopopeia edo pertsonifikazioa.
Etopeiak: pertsonaia baten ohituren eta jardunbide moralen deskribapena adierazten du.
Prosopografiak: pertsonaia baten alde fisikoa azaltzea du helburu nagusia.
Prosopopeia edo pertsonifikazioa: gizakien portaera eta ezaugarriak eragozten zaizkie izaki bizigabeei, animaliei edo kontzeptu abstraktuei. Lau maila dituzte prosopopeiak: