Poesia hitza latineko "poiesis" hitzetik dator, eta "sortu, egin" esan nahi du. Antzinako Greziako jai handi guztietan izaten zen poesia. garai hartan lirika garrantzi hamdiko generoa izan zen. Geroago, Erdi Aroan, poesia bide berria urratzen hasi zen, XIII. mendetik XVII. mendera arte, genero lirikoak indar handia hartu zuen. XX. mendean, abangoardiako mugimendu guztiak izaten ziren, eta bertsolaritzan eragin handia izan zen. Poesietan egilearen kezkak, sentimenduak eta bizi- esperientziak agertu dira, barne- mundua edo kanpo- errealitatea adieraziz, era subjektiboan. Horretaz gainera, literatur baliabideak erabiltzen dira, eta anafora, paralelismoa edo errepikapena erabiliz erritmoa sortzen da. Erritmoa poesiaren berezitasunik aipagarriena da, eta bi baliabide daude, hau da, errima eta neurria. Errima lerroen bukaeran antzeko ahotsa erabiltzean datza, eta neurritan, berriz, bi mota sailka daitezke: batetik, neurri zehatzean idatziriko poemak, xx. mendera artekoak, eta bestetik, neurri librean eginak, XX. mendetik aurrera idatzirikoak. Eurkeraz idatzitako poemak baditu bere neurriak:
Zortziko txikia. Zortzi lerro 7/6 silabak tartekatuz.
Zortziko handia. Zortzi lerro 10/8 silabak.
Hamarreko txikia. Hamar lerro 7/6 silabak tartekatuz.
Hamarreko handia. Hamar lerro 10/8 silabak.
Horretaz gainera, bezeuden koplak deritzonak, eta bi motatan silkatzen dira:
Kopla txikia. Lau lerro 7/6 silabak tartekatuz. Lerro bakoitzetan errima.
Kopla handia. Lau lerro 10/8 silabak tartekatuz eta lerro bikoitietan errima.
1945an argitaratu zen euskaraz lehen idatzitako poema, hau da, Linguae Vasconum primitiae, Bernart Etxeparek idatzia. Bere olerkiak ausartak eta modernoak dira, eta askotariko gaiak idatzi ditu, esate baterako, erlijiosoak, amodiozkoak, emakumearekiko maitasuna, autobiografia eta abar.
XX. mendeko poetak bertsolaritzako moldeetatik urrundu ziren eta poema libreak, neuri eta errima gabekoak idatzi zituzten. Honen adibidea da abangoaldiak. Abangoaldiak adierazpen- askatasuna bilatzen zuten, eta bi ezaugarri ditu:
Internazionalismoaren aldekoak ziren, idazleak utzi zuten abertzaletasuna.
Tradizionalismoaren kontrakoak ziren, originaltasuna sortu nahi zuten eta gizartearen alde onak eta txarrak azaldu zituzten.
Abangoaldiek gregeria, kaligrama, idazketa automatikoaren teknika sortu zituzten.
Kaligrama ikus poemak dira, Guillauma Apollinairek Calligrammes hitza jarri zion 1918an argitutako poema- liburuari. Liburu horretan, gaiak marraztu eta irakurketaren linealtasuna hautsi egiten da. Kaligramak arte plastikoak eta poesia lortu zituen.
Bestaldetik, idazketa automatikoaren teknika dugu. Gure etengabeko pentsamenduen ohiko etorria eten eta gogora datozkigun hitz guztiak bat- batean idaztean datza. André breton izan zen idazketa automatikoaren aintzindari mugimendu surrealistan.