Euskal deklinabidea: Perpaus barruan sintagma desberdinen arteko harreman logikoak adierazteko erabiltzen ditugun atzizkien zerrenda da. Hiru kasu mota daude:
A) Kasu gramatikala: adizkitzarekin konkordantzia dutenak. - Nor -> Ez du markarik - Nork -> -k - Nori -> -i B) Leku denborazkoak: lekuzko edo denborazko osagarriak adierazteko erabiltzen dugun atzizkien zerrenda da . -Non -> -n - Nondik -> -tik/ -dik - Nongo -> -ko/-go - Nora -> -ra - Norantz -> -rantz - Noraino -> -raino C) Gainerakoak: - Noren -> - en - Norekin -> - ekin - Nortaz/ zerez -> -z/ -ta - Nortzat -> - tzat - Zerik -> -ik - Norentzat -> - entzat
Mugagabea noiz?
- Zer/ zein/ zenbat (galdegileekin magagabea erabiltzen da) - Zenbatzaileekin (ezezagunak direnean) - Zenbatzaile zehaztugabeekin (hainbat, zenbait, asko....) - Bihurtu, izendatu, bilakatu, aukeratu, hautatu - Zerik/ nortzat - Esamoldeetan: Eguzkitan egon, neskatan ibili, oinez ibili, buruz ikasi, ....)
Kategoria gramatikala
- Izena - Adjektiboak: 1: Izenondoa 2: Izenlaguna(-en/-ko) - Aditza: (ekintzak edo jarduerak zehazteko hitzak dira) - Adberbioak: 1: Aditzondoa (gaur, bihar...) 2: Aditzlaguna (i+ atzizkia)
Aditza eta morfemak
- Pertsona morfemak: 1: Nor -> n-, h-, g-, z-, z-, d-, 2: Nori -> -t, -k/n, -o, -gu, -zu, -zuek, -e 3: Nork -> -t, -k/n, ezer, -gu, -zu, -zue, -te - Denbora morfemak: 1: Orainaldia: -(A)- 2: Lehenaldia: -E(N)-, -I(N)-, -(e)N - Aditz erroa edo sustraia: 1: - tor- 2: -u- 3: - za- 4: - rama- 5: - kar- - Pluragileak: 1: -zuei- 2:-it- 3: -z- 4: -te- 5: -tza- - Modu morfemak: 1: Indikatiboa: kontaketa modua -> ez du markarik 2: Subjuntiboa: nahia, desioa eta helburua -> -n 3: Ahalera: ahalbidea -> -ke 4: Agintera -> ez du markarik - Aditz laguntzaileak 1: Indikatiboan: * Izan (-za-) * Edun (-u-) 2: Subjuntiboan, ahaleran, aginteran: * Edin (-di-/ -k) * Ezan(-za-) - Aditz aspektua edo partizipioak: 1: Aditzoina edo infinitiboa: " etor", "ibik" 2: Partizipio burutua * -tu -> sartu * -i -> ikusi * -n -> joan * - ezer -> igo 3: Partizipio burutugabea -> -t(z)en 4: Gertakizuneko partizipioa -> -ko/-go, -en