Taldean ikerlan bat egin dugu baladari buruzkoa, eta liburuan dauden testuetan oinarrituz, eskema bat egin dugu, hau da azaltzen duena:
Balada hitzak Balladetik zetorren eta trobadoreen artean erabiltzen zen. Hasieran kanturako eta dantzarako balio zuen, gero errezitatzeko eta pieza liriko bat izendatzeko bihurtzen zen. Gai erlijiozkoa zen hasieran, gero denborarekin amodiozko bihurtzen zen.
Denbora joan ahala, baladak forma finkatua sortu zuen: gehienak isometrikoak, hiru neurtitz eta lelo batez bukaturik. Baina bazeuden beste neurririk: zortzi neurtitzedko estrofari ababbcbc errimaz, lau neurtitzekoari bcbc errimz eta hamar bertso lerroko ahapadiarentzat, bortzi edo zazpi neurtitzeko igortea.
Forma aparte, baladak hiru eredu zituen, hau da, eredu epikoa, eredu epiko- lirikoa eta eredu lirikoa. Lehenik agertzen zena eredu epikoa zen, XV-XVI.mendean. Gaia sinboloen bitartez adierazten zen, eta elkarrizketa forma erabiltzen zen. Adibidez, Intxaspeko alaba. XVII. mendean eredu epiko-lirikoa agertzen zen. Guduak eta maitasuna zituzten kontagai. Honen adibidea zen , besteak beste, Egun bereko alarguntsa. Azkenik, eredu lirikoa agertzen zen, XVIII. mendean. Gaia sinboloen bitartez adierazten zen, eta elkarrizketa forma erabiltzen zen. Adibidez, Intxauspeko alaba.
Bertsoak buruz jakiteko zaila zirenez, metrikaz eta errimaz kantatzen ziren. Baina bazeuden beste modu batzuk memorizatzeko laguntzen zutena, hauek ziren batzuk: Errepikapena erabiliena zen, eta ideia edo hitz errepikatuak erabiltzen zen. Paralelismoa, berriz, ideia edo egitura sintaktikoa berriz erabiltzen da, informazio gutxiago emateko. Elkarrizketa, aldiz, kontakizunen unerik ramatikoenak adierazteko joera zuen.